Gorka Agirreri ezarritako 30.000 euroko bermea ordaindu du EAJk

2006ko ekainaren 29a
11:50
Entzun
Gorka Agirre EAJko zuzendaritzako kideari inputatu gisa deklarazioa hartu zion atzo Grande Marlaska epaileak, eta 72 orduko epean 30.000 euroko bermea ordaintzeko baldintza jarrita utzi zuen aske. Izan ere, deklarazioa hartu ostean ere, ETAri laguntza eman izana egozten dio Agirreri.

EAJren lege ordezkari batek gaur goizeko lehen orduan egin du ordainketa Bilboko banku batean, alderdi horretako iturriek agertu dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.