Gorka Knörr Eusko Legebiltzarreko lehendakariordeak (EA) gogor kritikatu du Espainiako Auzitegi Gorenak AGri buruz hartu duen lehen erabakia, hau da, hauteskunde erroldaren kopia ematea galaraztekoa.
AGk erroldaren kopia jasotzea "arriskutsua" izan daitekeela ebatzi du Gorenak; Knörri aldiz, "benetako arriskua" erroldako datuak CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuei ematea da. Hain zuzen ere, Knörrek salatu du CNI milaka euskal herritar espiatzen ibili dela "erabateko zigorgabetasunez", eta Espainiako Gobernu sozialistak praktika hori aldarrikatu duela. Ikertuen artean erakunde handietako buruzagiak daudela azpimarratu du Eusko Legebiltzarreko lehendakariordeak, besteak beste, Antton Lafont Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidentea.
"Irrigarria da erabakitzea badaezpadako neurri gisa AGko kideei erroldaren kopia ez ematea, eta, aldiz, CNI Espainiako espioitza lasai ederrean ibiltzea era guztietako elkarrizketak interbenitzen eta eskubide guztien jabe behar duten pertsonen arteko elkarrizketak grabatzen; hain zuzen ere, Espainiako Gobernua osotasunean hartuta baino historia demokratiko dezentez sakonagoa duten pertsonen elkarrizketak grabatzen", esan du.
La Florestan (Lleida, Katalunia) egin ditu adierapen horiek Knörrek. Izan ere, herri hartako udalak antolatutako Euskal Herria eta Kataluniaren arteko senidetze ekitaldi batean parte hartu du.
EAE-ko hauteskundeak
Gorka Knörr: "Benetako arriskua errolda CNIri ematea da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu