Gorpuzkiak ateratzeko asmoa "sendoa" dela esan du Asironek

2016ko urriaren 5a
16:42
Entzun

Jose Sanjurgo eta Emilio Mola militar kolpistak Erorien Monumentuko kriptatik atzerako erabakiaren kontra Iruñeko Artzapezpikutzak jarritako alegazioak alegazio, deshobiratzeekin jarraitu egingo duela ohartarazi du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Udalaren asmoa "sendoa" dela azpimarratu du, eta aurrera jarraituko duela.

Alegazioetarako tartea irekitzen denean halakoak jasotzea gerta daitekeen gauza dela esan du Asironek, baina bi aldetako alegazioak jaso dituztela azpimarratu du.

Udalak jaso duen aholkularitzarekin erabateko konfiantza duela esan Asironek, kazetarien galderei erantzunez, eta gaineratu du seguru dagoela auzitegiek arrazoia emango diotela. Militar golpisten gorpuzkiak Udalaren eraikinetik ateratzea "logikoa ez ezik, zentzuzkoa" ere badela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.