Roanneko espetxean (Frantzia) bizi dituen baldintza gogorren kontra 36. eguna bete du gose greban Lorentxa Gimon preso lapurtarrak, eta haren egoera salatzeko eta presoari elkartasuna adierazteko bizikleta martxa egin dute gaur goizean Baionan. Hendaian, berriz, auto karabana egin dute herriko kale nagusietan zehar. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Ziburuko portuan.
Etxerat-eke ta Askatasunak jakinarazi dutenez, 12 kilo eta erdi galdu ditu jada eta edateko arazoak hasi da izaten. Protesta horren bidez Gimonek salatu nahi du Roanne bakartuta daukatela, beste euskal presoekin harremanik gabe, eta horrez gain, 7 urteko alabarekin eta bera bezala preso dagoen bikotekidearekin harremanak izatea ukatzen diotela. Era berean, bisitak kartzelako zuzendariaren nahierara mugatzen dizkiotela salatu du. Eskubide horiek oinarrizkoak direla uste du Gimonek, eta horiek lortzeko gose greba muturrera eramateko prest dagoela ohartarazi.
Etxerat-ek eta Askatasunak Roanneko espetxeko zuzendaria eta Michelle Alliot-Marie Frantziako Justizia ministroa egin dituzte gerta daitekeenaren erantzule eta arduradun bakar.
Gose greban 36 egun egin dituela-eta elkartasun adierazpenak Lorentxa Gimoni
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu