Grande Marlaskaren azken erabakiak "zentzugabekeria juridikoa" direla esan du Imazek

2006ko martxoaren 17a
15:43
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernande Grande Marlaskak ezker abertzaleko buruzagien aurka hartu dituen azken erabakiak "zentzugabekeria juridikoa" direla iritzi dio Josu Jon Imaz jeltzaleen presidenteak.

Izan ere, martxoaren 9ko grebaren harira Grande Marlaskak kartzelara bidali ditu Juan Mari Olano Askatasuneko buruzagia eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko komunikazio arduraduna. Rafa Diez LABeko idazkari nagusia eta Pernando Barrena bermea ordaintzearen truke uzi ditu aske. Arnaldo Otegi, berriz, pneumonia sendatzeko zain dago, zaintzapean, deklaratzeko.

"Haiek greba orokor bat antolatu dute; greba orokor horretan indarkeriazko ekintzak izan dira, baina ekintza horiek arduradun indibidualak dituzte", azaldu du Imazek. "Baina ardura indibidual horiek ardura kolektibo bihurtu dituzte, eta ardura kolektibo hori erru penal frogaturik izan gabe pertsona batzuei egozten zaie. Hori zentzugabekeria handia da, batik bat, berme juridikoei eta pertsonen eskubideei dagokienean".

Espainiako Justizia sistema politikak guztiz kutsatuta dagoela erantsi du EAJko EBBko lehendakariak, eta hori Aznarren agintealdiak utzitako arrastoa dela azpimarratu du. "Espainiako Estatuan, Aznarren laurteko beltzaren ondoren, Justizia eta haren independentzia politikak kutsatu ditu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.