Grazia Morcillo aske utzi dute, Fernando Mujikaren hilketan parte hartu zuela frogatu ez dutelako

2009ko irailaren 30a
13:23
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Grazia Morcillo (Hernani, Gipuzkoa) euskal presoa aske uzteko agindua eman zuen atzo, hark Fernando Mujika sozialistaren hilketan parte hartu zuela frogatzerik izan ez dutelako. Mujika 1996an hil zuen ETAk Donostian egindako atentatu batean. Hiru urte eta erdi igaro ditu Frantziako eta Espainiako espetxean Morcillok, ETAko kide izatea egotzita. Presoak beti bere errugabetasuna defendatu du. Atzo herrira iritsitakoan harrera egin zioten euskal presoari.

2006an Frantziako eta Espainiako Poliziak egindako operazioan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.