Gaurko greba kari, ikastetxe blokeatuak izanen dira segur aski aipagai nagusiak. Izan ere, Baionako Louis de Foix eta Donibane Lohizuneko Ravel eta Ramiro Arrue lizeoko ikasleen gehiengoak ikastetxeak zerraturik atxikitzen segitzea bozkatu zuten atzo. Hauetaz gain, Baionako Cassin lizeokoak ere arratsalde honetan gauza bera egiten saiatzekoak dira. Irakasleen aldetik, iduriz, greba iragarpenak ez dira joan den astekoak bezain zabalak. Aparte, garraio publikoetan izanen dira eragozpen nagusiak. Lapurdi eta Baxenabarreko geltokien kasuan, hiru AHTtik bat eskastuko da, eta gainerateko trenetan hiruetatik bi zuzendaritzak erran duenez. Bestalde, irrati, telebista eta kazeta batzuek greba egitekoa dute gaur. Hedatzaileek ere abisatua dute aldizkari zenbait eskastuko direla.
Greba berretsi dute ikastetxe eta garraioetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu