Greziako Gobernuaren politika ekonomikoaren aurkako zortzigarren greba eguna klase politikoaren aurkako protesta bilakatu zen atzo Atenasen. «Lapurrak! Lapurrak! Herriaren dirua itzuli!», oihukatu zuten Greziako Parlamentuaren aurrean bildutako milaka eta milaka manifestarik. Plaza horretan eta inguruko kaleetan oso borroka gogorrak izan ziren manifestarien eta polizien artean. Protesta egile batzuek jo egin zuten Kostis Hatzidakis Garraio ministro ohia, eta hainbat denda eta auto ere txikitu zituzten. Sektore pribatuan grebak «inoiz baino jarraipen zabalagoa» izan zuela ziurtatu du GSEE
sindikatuak. Sektore publikoan ia erabatekoa izan zen lan uztea.
Greba handia eta borroka gogorrak Grezian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu