Bigarren itzuliko klasiko bat izanen da bosgarren hauteskunde barrutian. Jean Grenet UMPko diputatuak lortu du emaitza hoberena, bozen %43,21ekin. Jean Espilondo PSkoa hautagaiak bozen %27,65 lortu ditu. Marie-Helene Chabaud-Nadin UDF-Modem-eko hautagaiak %9,85eko emaitza lortu du. Ondorioz, bi hautagai baizik ez dira izanen bigarren itzulian.
Hauek dira, boz guztiak kontatu ondoan, bosgarren hauteskunde barrutiko emaitzak :
1. Jean Grenet (UMP) : % 43,21
2. Jean Espilondo (PS) : % 27,65
3. Marie-Helene Chabaud-Nadin (UDF-Modem) : % 9,85
4. Migel Torre (EHBai) : %4,5
5. Martine Bisauta (Berdeak) : % 3,57
6. Marie-Jose Espiaube (PCF) : % 3,55
7. Martine Mailfert (LCR) : % 2,36
8. Chantal Renou (FN) : % 2,33
9. Guy Eneco (CPNT) : % 1,44
10. Gildas Blandin (France en Action) : % 0,76
11. Daniele Hubert (LO) : % 0,53
12. Pascal Lesellier (Debout la Republique) : % 0,3
Grenet-Espilondo bigarren itzulian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu