Asteazkenean abiatuko du Osakidetzak gripearen aurkako aurtengo txertaketa kanpaina, eta prest dituzte 400.000 dosi, abenduaren 5a bitartean jartzeko. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gogorarazi du 65 urtetik gorakoei, haurdun daudenei eta osasun arazo kronikoak dituztenei zuzenduta dagoela kanpaina, «arrisku taldeei» erasaten dielako gripeak bortitzen. Datuak eman ditu: iaz 449 lagun ospitaleratu behar izan zituzten gripearen ondorioz, eta 96 pertsona hil ziren.
Gripearen aurkako 400.000 dosi prest ditu Osakidetzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu