Guardia Zibilak Harkaitz Agote eta Andoni Otegi presoak jipoitu dituela salatu dute

2009ko otsailaren 25a
13:58
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu duenez, Guardia Zibilak Harkaitz Agote (Donostia) eta Andoni Otegi (Leaburu, Gipuzkoa) presoak jipoitu ditu lekualdatzeetan. Lehengo astean izan ziren gertaerak, eta AAMk "espetxe politika ankerraren adibide" bezala jo ditu.

Agote Huelvako (Espainia) espetxean dago destinaturik, eta Valdemorora (Espainia) eraman behar zuten diligentzia batzuetara. Bidaia bi egunetan eginarazi zioten, eta "bietan buruan kolpatu egon zuten, ostikadak eman zizkioten... Bi egunetan ez zioten jatekorik eman eta bidaia guztia eskuburdinez egin zuen. Behin eta berriz iraindu zuten". Ostiralean izan zen gertaera.

Otegi Valdemoron eduki dute diligentzietan eta lehengo ostegunean eraman behar zuten Caceresko (Espainia) espetxera. "Kartzelatik atera zutenean Guardia Zibilaren furgoneta baten aurka eduki zuten hogei minutuz eta buruan eta orkatilean behin eta berriz jo zuten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.