Guardia Zibilak zulo bat aurkitu du Alacanten

2009ko urriaren 10a
19:35
Entzun
Guardia Zibilak jakinarazi du ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu duela Confridesen (Alacant, Herrialde Katalanak). Ustez, paseoan zebilen gizonezko batek kausitu du, eta abisua eman die poliziei.

Guardia Zibilak dio zuloan ETAren ikurra duten paketeak zeudela, baita amonala, amosala, detonagailuak eta tenporizadoreak ere.

Benidorm hiritik 30 kilometrora dago Confrides, eta 300en bat biztanle dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.