Ohar batean, Nafarroako Gobernua kritikatu du UPNk "Guardia Zibilaren aurkako gorrotoa sustatzen laguntzen duen webgune bat finantzatzeagatik".
Alderdiak gogorarazi du Euskarabideak diruz lagundu zuela uztailean Ahotsa.info ataria, eta erantsi wegune horrek Altsasuko Ospa Eguna "hedatzen eta babesten" duela; are, gaineratu du egun horrek eta Alde Hemendik kanpainak "Guardia Zibila osatzen duten pertsonen aurkako giroa" sortzea dutela helburu.
UPNren arabera, atari horretan "egunotan edukiak zabaldu dira, bi guardia zibilek eta beren bikotekideek jasandako lintxamendu basatia ukatuz eta barregarri utziz".