Legez kanporatzea

Gure Aiara plataformaren mozio bat onartzeagatik salaketa jarri diote Aiarako alkateari

2006ko maiatzaren 30a
18:12
Entzun
España y Libertad elkarteko koordinatzaile nagusi Yolanda Molinak salaketa aurkeztu du gaur Ainhoa Campo Araiako (Araba) EAJko alkatearen aurka. Prebarikazio delitua egotzi dio Molinak Araiako alkaterai Gure Aiara plataformak aurkeztutako mozio bat onartzeagatik.

Salaketa jarri duen erakundeak dioenez, Araiako Alkateak ohiz kanpoko osoko bilkura deitu zuen Gure Aiara plataformaren mozioa eztabaidatzeko. Gainera, plataformako kideei bertan parte hartzen utzi ziela salatu du.

Gure Aiara plataformak aurkeztu zuen mozioak alderdien legea indargabetzeko eskaria egiten zuen, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.