Gutxieneko zerbitzuak eta manifestazioak

2010eko ekainaren 28a
14:12
Entzun
Gutxieneko zerbitzuak

Honako hauek dira Eusko Jaurlaritzak astearteko greba orokorrerako agindutako gutxieneko zerbitzuak:

- Osasun zerbitzuak. Ospitaleetan jaiegunetan lan egin ohi duten langileek lan egingo dute; lehen mailako arretan, larunbatetan aritzen direnek; eta larrialdi zerbitzuetan, guztiek.

- Zahar etxeak eta eguneko zentroak. Zuzeneko arreta, osasun zerbitzua eta otorduak bermatuko dira, langileen erdiekin. Laguntza behar dutenak eguneko zentroetara eramateko garraio bereziak lan egingo du.

- Hezkuntza. Zentroak irekiko dira, baina sarreraren kontrola bakarrik bermatuko da haur eskoletan, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

- Garraioa. Autobus eta tren zerbitzuek lanegunetako zerbitzuen eta maiztasunen %30 eskainiko dituzte, lanera sartzeko eta lanetik ateratzeko ordutegiak sendotuta.

- Gasolina zerbitzuguneak. %30ek irekiko dute.

- Energia. Argindar, gas eta ur hornitzaileek zerbitzua bermatuko dute, jaiegunetako langile kopuruarekin.

- EiTB. Eguneroko albistegiak bermatu beharko ditu, ohiko ordutegian.

- Justizia. Bermatu egingo dira guardiako zerbitzua, agirien erregistroa, legeak ezarritako epea amaitzen zaien jarduera guztiak...

Hiriburuetako manifestazioak

- Bilbo. 11:45ean eta 18:30ean, Moyua plazatik.

- Donostia. 12:00etan eta 18:00etan, Bulebarretik.

- Gasteiz. 12:00etan eta 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazatik.

- Iruñea. 12:00etan Gaztelu plazatik eta 19:00etan Golem zinema aretoetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.