Gutxienez, 103 lagun hil dira Bagdaden eta Al Jalisen

2007ko martxoaren 29a
19:10
Entzun
Bagdaden eta Al Jalis hirietan atentatuak izan dira gaur, eta, gutxienez, 103 dira hildakoak: Bagdaden 60 lagun hil dira atentatu suizidaren ondorioz eta Al Jalisek 43 lau bonba-auto lehertu ondoren.

Iran iparraldeko Tel Afar hirian, berriz, asteartean auzune xiita batean izandako bi leherketen ondorioz atzo hildakoak 75 zirela esan bazuten ere, dagoeneko 140 dira, Ninive herrialdeko gobernadore Draid Kashmulak jakinarazi duenez. Zaurituak, berriz, 200etik gora dira. Bonba-auto bat eta bonba-kamioi bat lehertarazi zituzten Tel Afar erdialdean.

Eraso haiek mendekatzeko, zibil sunitak hiltzen hasi ziren xiita poliziak. Atzoko datua, 60 hil zituztela zen; gaurkoa, 80 hil zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.