Beste egun odoltsu bat gaur Iraken, Kufa herrian gutxienez 16 lagun hil dituztelako atentatuan. Bonba-furgoneta jarri dute han, jendez gainezka zegoen azoka batean, Sheihristani plazan. Hildako asko emakumezkoak eta umeak direla jakinarazi dute polizia iturriek. Zaurituak ere ugari dira; 70 barrena. Goizeko hamarretan izan da leherketa.
Xiiten herria da Kufa, eta Irakeko iparraldean dago, Bagdad hiriburutik 70 kilometrora.
Iazko uztailean beste atentatu handi bat izan zen han, 57 pertsona hil zituztelako.
Diyala eskualdean, berriz, bi irakiar polizia hil dituzte atentatuan, eta 20 zauritu. Irakeko ipar-ekialdean dago Diyala.
Gutxienez 16 pertsona hil dituzte Kufan, azoka batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu