Gutxienez 20 hildako izan dira gaur Iraken atentatu suizida batean
Iraken 20 pertsona hil dira eta 22 zauritu atentatu suizida batean. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Al Muqdadiyako hiriko-Bagdad hiriburutik 65 kilometrora- polizia gunera sartu eta gorputzean zuen lehergailua eztandarazi du ekintzaile batek. Boluntario ugari Irakeko polizian sartzeko ilaran zegoen une horretan. Ekintzaileak ez du susmorik piztu polizien antzerako uniformearekin sartu baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu