Gutxienez bederatzi lagun hil dituzte Diyarbakirren egindako atentatuan

2016ko azaroaren 4a
12:09
Entzun

Diyarbakir hirian bonba-auto bat leherrarazi dute, eta gutxienez bederatzi lagun hil eta beste ehun zauritu dituzte.

Binali Yildirim Lehen ministroak jakinarazi duenez, sei zibil, bi polizia eta ustez atentatua egin duen PKK-ko kide bat hil dira.

Furgoneta bat zen eztanda egin duen ibilgailua; tona bat lehergai zeraman, eta 07:53an lehertu da, polizia etxe baten inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.