Gaur hori guztia eztabaidatzen ari zirela, paramilitar unionista batek eten du Stormonteko legebiltzarreko saioa: poltsa batekin sartu da aretora, lehergailu bat zeukala eta leherarazteko prest zegoela oihuka. Segurtasun zerbitzuetako kideek atxilotu egin dute.
Geroago, Erresuma Batuko armadak gutxienez sei bonba indargabetu ditu. Zortzi izan daitezkeela diote aurreneko informazioek. Poliziak jakinarazi duenez, bonba abixua eman dute, eta horregatik, Ipar Irlandako Legebiltzarrean ez zegoen inor.
Lehergailuak ez direla oso sofistikatuak esan dute polizia buruek.
Gutxienez sei lehergailu indargabetu dituzte Stormonten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu