FAO kezkatuta agertu da Afrika mendebaldean H5N1 birusa hedatzen bada suntsigarria izan daitekeelako. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak ohartarazi du oso larria izan daitekeela hegaztien gripearen birusa Afrika mendebldean zabaltzea.
Joan den astean, H5N1 birusak jotako etxalde bat aurkitu zuten Nigerren. Joseph Domenech FAOko albaitaritza burua Nigerian dago egunotan eta birusa zabaltzea "animalien osasunerako mehatxu larria" dela ohartarazi du. Ondorioak ezin txarragoak izango lirateke milioika lagunen elikadura segurtasun eta bizitzarako baliabideentzat.
Afrikako herrialdeetan hegaztien gripea berehala detektatzeko moduetako bat birusaren susmo txikiena duten nekazari txiroei diru laguntzak ematea izango litzateke Domenechek azaldu duenez. Bide batez, gaixotasuna gehiago zabaltzeko beldurraren aurrean berehala euren produktuak saltzea saihestuko litzateke horrela.
FAOren aburuz, ezinbestekoa da jendeak hartu beharreko neurrien berri izatea, informazioa helaraztea. Era berean, higienea hobetzea garrantzitsua iritzi dio NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak.
Hegaztien gripea
H5N1 birusa Afrikan zabaltzea suntsigarria izan daitekeela ohartarazi du FAOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu