Sahara libre lelopean,Aminatu Haidar sahararraren aldeko ekimena egin dute Barajas Madrilgo aireportuan ehunen bat artistek eta politikarik, gaur. Pilar Bardem, Juan Diego Botto, Alberto San Juan, Fran Perea, Paul Laverty eta Ines Sabanes bildu dira, besteak beste.
Espainiako Gobernuari eskatu diote Maroko presiona dezala, Haidar etxera itzul dadin. Bardemek, gainera, Juan Carlos Espainiako erregeak auzia bukatzen laguntzeko parte har dezala galdegin du.
Hainbat artista eta politikarik 'Sahara libre' aldarrikatu dute Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu