Hainbat gazte erakundek babesa adierazi diete urrian epaituko dituzte Iruñerriko 11 gazteei

2011ko irailaren 21a
15:33
Entzun

 

Urriaren 4, 5, 6, 17, 18 eta 19an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten Iruñerriko 11 gazteek babesa jasotzen jarraitzen dute. Gaur Iratzarri, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Auziperatuak eta gazte mugimenduaren esparru ezberdinetako jendeak eman die babesa eta epaiketa salatu dute. Bide batez, urriaren 1ean Iruñean Eleak mugimenduak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu dute, eta larunbatean Iruñean Karmen kalean 20:00etan egingo duten kalejiran parte hartzera.

"2007tik hona, 214 gazte izan dira atxilotuak eta 132 espetxeratuak Euskal Herri osoan. Guzti honek Iruñerrian izandako eragina itzela da, 79 gazte izan dira atxilotuak, horietatik 46 torturatuak eta 51 espetxeratuak", salatu dute. Zehazki tortura autoinkulpazioak lortzeko eta zerrenda beltzak osatzeko baliatzen dutela salatu dute.

Iruñerriko gazteen aurkako epaiketa, Algortako, Oreretako eta Iruñerriko beste gazteen aurkakoen pare jarri dute. "Egoera guzti hauen aurrean, irmoki aldarrikatu nahi dugu gazteok antolatzeko eta erabaki politikoetan parte hartzeko dugun eskubidea. Ez dugu onartuko gazte bakar bet gehiago jarraitua, atxilotua,torturatua edo espetxeratua izatea bere jarduera politikoagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.