Borroka handiak gertatu dira gaur goizean Irakeko Kerbala hirian, miliziano xiiten eta AEBetako Armadako marine-en artean. Telebista kate arabiarrek zabaldu dutenez, Moktada Al Sadr buruzagiaren aldeko hainbat miliziano hil dira borroka horietan.
Hiri santua da xiitentzat Kerbala, eta azken egunetan erreboltarien eta soldadu estatubatuarren arteko istilu larriak izan dira.
Bi soldadu estatubatuar hil dituzte mendebaldean
Irak mendebaldean, berriz, bi soldadu estatubatuar hil ziren atzo gauean erresisentziaren eraso batean. Nolanahi ere, AEBetako ordezkari militarrek ez dute gertatukoari buruzko beste xehetasunik eman.
Iraken okupazioa
Hainbat miliziano hil dira Kerbalan, AEBetako marineekin borroketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu