Siriako segurtasun indarrek Hama eta Homs hiriak eraso dituzte, Reuters berri agentziak hainbat ekintzaileren eskutik jaso duenez. Informazio horren arabera, bi hiri horietako hainbat auzotan izan dira bonbardaketak.
Hama hirian Faraja, Olailat, Bashoura eta Al Hamidija auzoak bonbardatu dituzte, eta aireportutik heldutako tropek hiria asaldatu dute. Telefono sareak blokeatuta daude azaldu dio Amer izeneko ekintzaileak Reutersi.
Homs hirian, berriz, Bab Amro izan da kaltetuena —oposizioaren gehiengoa han bizi da—.
Baxar al-Assad presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik 5.000 lagun baino gehiago hil direla jakinarazi du NBEk; Siriako Gobernuaren arabera, horietatik 2.000 segurtasun indarreko kideak dira.
Hama eta Homs hiriak eraso ditu Siriako armadak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu