Dagoeneko hamabost kazetari hil dituzte Iraken gerra hasi zenetik. Bihar urtebete beteko da AEBek Iraken aurkako erasoa hasi zutenetik, eta kazetari lana egiteko munduko gune arriskutsuenetako bihurtu da. Horrez gain, iazko martxoaren 22az geroztik desagertuta dauden. Egun horretan bertan izan zen tiroketa batean hil zen lehen kazetaria, Independent Television News ITN kateko Terry Lloid berriemalea.
Hildakoen artean Espainiako bi berriemale daude; 'Tele5' telebista kate pribatuko Jose Couso kamara eta 'El Mundo' egunkariko berriemale berezi Julio Anguita Parrado. Couso Mazen Dana kazetari britainiarrarekin batera hil zuten AEBetako soldaduek, Palestina hotela tirokatu zutenean.
Kronologia
Hamabost berriemale hil dituzte gerra hasi zenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu