Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du
Hamaika Telebistak Bilboko manifestazioaren jarraipen berezia egingo du, eta ilunabarrean saio berezia eskainiko dio. Hala, 20:45ean Bakerantz. Legalizazioa manifestazioari buruzko programari ekingo dio. 22:15ean asteazkeneko Esatea Libre eztabaida berriz emitituko du, eta amaieran manifestazioko irudiak atzera ere izango dira Hamaika Telebistan ikusgai. Eguneko protagonistak, manifestazioaren deitzaileak, alderdi, sindikatu eta bestelako erakundeetako ordezkariak eta herritar arrunten iritziak bildu eta gaueko saio berezian izango dira ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu