EITBren egoitza dagoen Bami eraikina guztiz hustu dute bonba-autoa dela eta, baina inguruetan ere hartu dituzte badaezpadako neurriak, besteak beste, Basurtuko erietxean. Jon Dapon kudeat zaileak agertu duenez, erietxeko adminstrazioa eta farmazia erabat hustu dituzte, eta Kaputxinos kalera ematen duten geletako gaixoak lekuz aldatzeko saioa egin dute, badaezpada.
Hain zuzen ere, hamar gaixo beste gela batera eraman dituzte. Beren egoeragatik lekuz aldatu ezin zituztenen kasuan, berriz, geletako pertsianak ondo itxi dituzte eta barneko ateak ireki eztandari aurre egiteko.
Hamar bat gaixo lekuz aldatu behar izan dituzte Basurtuko erietxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu