Hamar gorpu agertu dira Bagdaden, bala zauriekin eta torturen arrastoekin

2006ko abuztuaren 29a
18:23
Entzun
Irakeko poliziak hamar hilotz atzeman ditu gaur goizean Bagdadeko eskola baten atzean, bala zauriekin eta tortura zantzuekin. Gorpuak Al Turar inguruko Al Baya auzoan aurkitu dituzte, batez ere xiitak bizi diren auzunean.

Begiak estalita eta eskuak lotuta aurkitu dituzte gorpuak. Antza denez, hil aurretik torturatuak izan ziren.

Bestalde, 90 lagun hil ziren atzo hainbat erasotan Irakeko Diwanija hirian, Bagdadetik 200 kilometro hegoaldera. Miliziano xiitek AEBetako eta Irakeko soldaduekin enfrentamenduak izan zituzten atzo, soldadu irakiarrek Madhi Armadako burua bahitu zutenean.

AEBetako armadak igandean beste soldadu estatubatuar bat hil zela jakinarazi du gaur, Al Anbar inguruan izandako erasoetan. Beste zortzi soldadu estatubatuar ere zendu ziren igandean Bagdaden. Igandetik gaur arte AEBetako 12 soldadu hil direla jakinarazi du AEBek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.