Itsaspeko tunela egiteko 13.000 langile behar izan ziren, eta eraikuntzako sei urteetan hainbat lan istripu izan ziren. Guztira, hamar behargin hil ziren zulaketa lanak egiten ari zirela, horietatik zortzi britainiarrak. Baina Eurotunela zabaldu zutenetik hainbat istripu ere izan dira, hildako barik. Hogei urtean, hiru sute gertatu dira itsas hondotik 50 metrora. 1996an, kamioi batek su hartu zuen, eta tunela itxita egon zen hainbat hilabetez. 2006an gauza bera gertatu zen, eta baita 2008an ere, baina sute horiek kalte txikiagoak eragin zituzten. 2010ean, ostera, bost tren matxuratu ziren elurrak eragindako zirkuitu laburrengatik. Eguberri aurreko egunak ziren, eta 2.500 bidaiari tunelean preso geratu ziren. Batzuk, hamasei orduz.
Hamar hildako eta izu momentuak itsas hondotik 50 metro behera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu