Bilboko Udalak gaur jakinarazi du hamar pantaila erraldoi jarriko dituela Bilbon, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala ikusteko. Horiekin batera, San Mames futbol zelaian eta Casillan ere ipiniko dituzte.
30.000 lagun espero dituzte San Mamesen eta Casillan, eta horietatik aparte, jende gehiena Areatzan bilduko dela aurreikusi dute. Azken gune horretan, kontzertuak ere izango dira, 18:00etatik aurrera.