Hamasek dio ez duela Israelen izaera onartzen, Berradiskidetze Nazionalerako Agiria izeneko txostena onartu arren

2006ko ekainaren 27a
19:28
Entzun
Mahmud Abbas (Al Fata) Palestinako presidenteak eta Ismail Hania (Hamas) Palestinako lehen ministroak akordioa erdietsi dute Presoen dokumentua izenez ezagun egin den Berradiskidetze Nazionalerako Agiria inguruan. Israelen izaeraren onarpena -zeharka- aldarrikatzen du txostenak eta Hamasek ez du oraingoz ontzat hartzen Israelen izaera.

Hala ere, The Guardian-en webgunearen arabera, kontsentsu dokumentua onartu arren Hamasek dio ez duela Israelen izaera onartzen. Hamaseko bozeramaile batek azaldu duenez, luzaroan eztabaidatua izan den dokumentuak Hamasek Israelen izaera ez duela onartzen esaten duen "klausula argi bat" dago.

"Oztopo guztiak ezabatu dira eta Presoen Dokumentuaren puntu guztien inguruan adostasuna lortu dugu", azpimarratu du eguerdian Rawhi Fattouh Mahmud Abbasen aholkulari batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.