Su-etena indarrean sartzearekin batera, Israelek ordezkaritza bidali du Kairora Hamasekin negoziatzeko. Elkarrizketa horiek ez dira aurrez aurrekoak izango, nazioarteko ordezkariek egingo dute bitartekaritza lana.
Dena den, akordioa lortzeko batak eta besteak jarritako baldintzak ezagunak dira dagoeneko.
Hamasek eskatzen du Israel Gazatik erretiratzeko, lurraldearen gaineko blokeoa amaitzeko, Hamaseko presoak askatzeko eta nazioarteak Gaza berreraikitzeko laguntza emateko.
Aldiz, Israelek eskakizunak dira Gaza desmilitarizatzea eta neurriak hartzea Hamasek arma gehiago eskura ez ditzan.
Baldintza horiek kontuan hartuta, nazioarteak zail ikusten du hiru egunean inolako hitzarmenik lortzea, hori dela eta negoziatu beharreko lehen puntua izango da 72 orduko su-etena iraunkor bihurtzea.