Haserrearen Eguna, etzi Saudi Arabian
Protestak modu orokorrean Saudi Arabiara hedatu daitezke etzi. Izan ere, Haserrearen Eguna deitu dute herrialde osoan, eta Abdula erregeak ere esku hartu behar izan du. Protestak debekatu egin dituzte, eta buruzagi xiitekin eta militarrekin bildu da. Erregimena Saudi Arabian sunien esku dago, eta xiitak %10 eta %15 bitartean dira. Xiitek sunien eskutik jasaten duten diskriminazioa salatu nahi dute, eta 30.000 pertsona atera nahi dituzte kalera protesta egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu