Oporren ostean Nafarroako ikastetxeetan bizi duten egoeraren islada da gaur Erronkarin gertatu dena. Irakasleek BERRIA.INFOri azaldu diotenez matematikako irakaslea ez da iritsi ikastetxera, eta ondorioz, "zaintzarik ez zuten pertsonek zaintzak egin beharko dituzte gaur eta matematikako saiorik eman gabe geldituko dira ikasleak". Familiei ohar bat helarazi diete euren egoera azaltzeko. "Hau al da Nafarroako Gobernuak nahi duen kalitatezko hezkuntza?", salatu dute irakasleek. Nafarroako beste zenbait ikastetxeetan irakasle bat falta denean sortzen diren hutsuneak betetzeko zaintzarik ez dutenek zaintzak egin behar dituztenez, ikasleak jolastokira atera dituzte lezioak emateko ezintasuna bistarazteko.
"Hau al da Nafarroako Gobernuak nahi duen kalitatezko hezkuntza?"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu