Hautagaiak

2014ko maiatzaren 25a
12:24
Entzun

Juan Manuel Santos
Batasun Nazionaleko Alderdi Soziala

Kolonbiako presidentea da 2009tik. Defentsa ministro izan zen Alvaro Uriberen gobernuan, baina bien arteko harremanak okerrera egin du, besteak beste, Santosek Venezuelarekikoa baretu nahi izan duelako.

Oscar Ivan Zuluaga
Zentro Demokratikoa

Uriberen hautagai ofiziala. Haren Ogasun ministro zela, erruz sustatu zituen atzerriko inbertsio pribatuak. Enpresa ugariren jabea da haren familia, eta haietan jardun zuen politikan sartu aurretik.

Clara Lopez
Polo Demokratikoa

1980ko hamarkadan UP Batasun Patriotikoko kide izan zen, eta 2011n, epe labur batez, Bogotako alkate. Gatazka konpontzeko bake prozesuaren beharra nabarmendu eta bi aldeko su-etena eskatu du.

Enrique Peñalosa
Aliantza Berdea

Bake prozesua babesten du, baina «landa guneko auzi» bat dela deritzo, eta ez dio uko egiten Estatuaren estrategia militarrari. «Hiriko auziak» izan ditu hizpide; besteak beste, ingurumena eta ekonomia soziala.

Marta Lucia Ramirez
Alderdi Kontserbadorea

Defentsa ministro izan zen Uriberen gobernuan, eta Kanpo Merkataritzakoa Andres Pastrana eta Cesar Gaviriarenean. Ideologikoki uribisten ildokoa da, bere alderdiko sektore batek Santos babesten duen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.