Hauteskunde eguna zuzenean BERRIA.INFOn, astelehenean BERRIA kalean
BERRIAk arreta berezia eskainiko die martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei, irakurleei ahal den zerbitzurik onena eman asmoz.
Batetik, BERRIA.INFO webgunea igandean bertan zuzenean joango da emaitzak ematen -orokorrak, herrialdeetakoak eta herriz herrikoak-, parte-hartze datuak, erreakzioak...
Astelehenean, berriz, BERRIA egunkaria argitaratuko da, lan taldearen ahalegin bereziari esker. Bertan aurkitu ahal izango da hauteskundeei buruzko jarraipen zabalagoa.
Kanpainan ere euskarazko egunkariak eta webguneak garrantzia eman diete hauteskundeoi. Webgune berezi honetan aurki daitezke albiste denak, elkarrizketak, elkarrizketa digitalak, bideoak, analisiak, iruzkinak, soziologoen artikuluak, gogoetak, idazleen kronikak, blog bat, argazki bilduma, inkestak...: www.berria.info/m1/.
Hauteskunde eguna zuzenean BERRIA.INFOn, astelehenean BERRIA kalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu