Hauteskundeak Frantzian: Sarkozyri aurrea hartu dio Frantziako ezkerrak herri eta kantonamendu bozetan

2008ko martxoaren 17a
15:21
Entzun
Nicolas Sarkozyk Frantziako presidente kargua hartu eta 10 hilabetera egin dira lehendabiziko hauteskundeak, eta ezkerreko zerrenden aldeko botoak nagusitu dira herri eta kantonamendu bozetan; hots, Frantziako tokiko hauteskundeetan.

Botoen %49 ezkerreko zerrendentzat izan dira, eta sozialistek berenganatu dituzte tradizioz eskuinekoak izan diren zenbait hiri garrantzitsu;Tolosa eta Estrasburgo dira esanguratsuenak. Parisek, berriz, alkate sozialista izaten jarraituko du.

Sarkozyren UMPk ere izan du garaipen txiki bat: lehia estuaren ondoren Marseillako alkatetzari eutsi baitio. Hala ere, alderdi barruan sortu dira emaitzak txarrak izan direla nabarmendu duten ahots batzuk. Jean-François Cope legebiltzarreko taldeko buruzagia izan da atsekabe hori argien agertu duena, "galtzaile" direla azpimarratu baitu. Sarkozyren inguruak, ordea, garrantzia kendu die atzoko emaitzei, tokikoak direla eta horrek ez duela estatuko erakundeetan islarik iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.