Iñigo Urkullu EAJren zuzendaritzaren bozeramailaren arabera, CiU Kataluniako gobernuaren eraketatik kanpo uzteak "ez dauka izenik": "Demokratikoa eman dezake zenbait alderdik [PSC, ERC, ICV] hitzarmenaren bidez gehiengoa iritsi eta gobernatzea, baina hauteskundeak irabazi dituen alderdia aintzat ez hartzeak ez du izenik", esan du.
Orain osatzear den hiruko gobernuak aurrekoak baino zailtasun gutxiago izango dituela iritzi dio EAJko bozeramaileak, "Montillaren formak ez baitira Maragallenak, eta Carodek zerbait ikasiko baitzuen aurreko esperientziatik".
Katalunia
Hauteskundeak irabazi zituen alderdiak, CiUk, ez duela gobernua eratuko kritikatu du EAJk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu