Hazem al-Beblaui gaur hasiko da trantsizio gobernua osatzen

2013ko uztailaren 10a
15:55
Entzun

"Iritzi publikoa errespetatzen dugu, noski, eta herritarren itxaropenak betetzea espero dugu, baina beti daude aukerak eta alternatiba bat baino gehiago daude; ezin da mundu guztiaren gogoa ase", adierazi du al-Beblauik. Atzerri ministrorde Mohamed el-Baradei eta Ziad Bahaa-Eldin politikari sozialdemokratarekin biltzekoa da gaur al-Beblaui, trantsiziorako  gobernu berria osatzeko asmoz. Izendatu duten lehenengo kargua fiskal generalarena izan da: Hisham Barakat apelazio auzitegiko epaile ohia.

 

Iragan astean estatu kolpea eman zutenean, erregimen berrian lekua "denek" izango zutela adierazi zuten militarrek. Ildo horretan, Adli Mansur Egiptoko behin-behineko presidenteak hainbat eragileri eskaini die trantsiziorako gobernu berria osatzen parte hartu dezaten, baita Anaia Musulmanei ere, baina azken horiek ez dute ezer negoziatu nahi al-Beblaui eta gainontzekoekin. Gamañ Tag el-Din Askatasuna eta Justizia alderdiko legeria-batzordeko kideak hala adierazi du: "Posible al da erregimenak gurekin negoziatu nahi izatea, Guardia Errepublikanoaren egoitzaren aurrean errezatzen ari ziren manifestarien aurka halako sarraski lazgarria egin ostean?".

Al Nur alderdi salafistak negoziazio mahaia utzi zuen, trantsizio prozesuan parte hartzeari uko eginez, baina azken informazioen arabera, al-Beblaui behin-behineko lehen ministro izendatzea ondo ikusten duela adierazi zuen. Yaser Borhami jeke salafistak adierazi zuenez, Mansurrek egindako adierazpen konstituzionala arbuiatu dute salafistek Konstituzioa erreformatzeko baliabide guztiak kontrola ditzakeelako Mansurrek, guztiz baliogabetzeko aukeraz gain".

Salbaziorako Fronte Nazionala ere Mansurrek adierazpenaren aurka agertu dira, trantsiziorako oinarriak finkatu baitzituen "hasieran hitz emandakoaren aurka, gainontzeko indar politiko eta gazte mugimenduei kontsultatu gabe". Koalizioaren ustez, artikulu garrantzitsu asko falta ditu deklarazio horrek, eta beste batzuk aldatu edo kendu egin beharko lirateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.