Hazparneko ikastolako haur bat hil da Zarautzen istripuz, ikasbidaian

2008ko ekainaren 26a
09:42
Entzun
8 urteko E.A., Heletakoa (Nafarroa Beherea), hil zen atzo goizaldean Zarautzen (Gipuzkoa) ikastolako kideekin txangoan zela. Hazparneko (Lapurdi) ikastolako ikaslea zen mutikoa. Goizeko hirurak aldera izan zen ezbeharra, Zarauzko aterpetxean.

Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak ohar baten bidez eman zuen atzo istripuaren berri, baina zehaztasunik ez zuen agertu. Ertzaintzak, ordea, mutikoa laugarren pisutik erori zela azaldu zuen. Erortzean larri zauritu zen, eta erietxean hil zen.

"Doluminik sentikorrena eta sustengu guztia" adierazi dio Seaskak mutikoaren familiari. Txangoan ziren haurrak dagoeneko itzuli dira Hazparnera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.