Miarritzeko aireportuan (Lapurdi) ez da hegaldirik izan gaur, eta litekeena da hurrengo lau egunetan ere ez izatea, aire kontrolatzaileek hasitako grebaren eraginez. Air France konpainiaren arabera, hegaldi luze guztiak izango direla dago bermatuta; Miarritzeko aireportuan, ordea, ez dago gisa horretako hegaldirik, eta ez da airekorik abiatu edo iritsi.
Frantzia osoan ari dira jasaten grebaren eragina. Frantziako Gobernuak berdindu egin nahi du aire kontrolatzaileen estatusa Europako gainerakoenarekin, eta, hartara, %20 murriztu gastuak. Sindikatuek diote aldaketa horrek arriskuan jartzen duela aire kontrolatzaileen estatusa eta haien lanpostua bera. Gainera, salatu dute erretiratzen diren kontrolatzaileen erdia ez dela ordezkatzen.
Negoziazioek aurrerapenik izan ezean, ostiralera arte jarraituko du aire kontrolatzaileen grebak.
Hegaldi denak bertan behera geratu dira Miarritzen, aire kontrolatzaileen grebaren eraginez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu