Hegaluzea, urruti eta gutxiago

2014ko abuztuaren 6a
12:06
Entzun

Euskal arrantzaleek hegaluzearen kanpainaren inguruan erakutsi duten kezken inguruan, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak aitortu du hegaluzea “gero eta urrunago eta sakabanatuago” harrapatu behar dutela arrantzaleek, eta kalte egiten diola sektoreari. Baina gaineratu du konponbide bat aurkitzea zaila dela, “naturaren aldaketak direlako, kontrolaten eta bideratzen zailak”.

Arrain migratzailea da hegaluzea, eta aurten bezala, azken bi-hiru urteetan ibilbidea aldatzen ari da. Euskal kostaldetik pasatu beharrean Asturias parean hartzen du orain Irlandarako bidea. Hegaluzearentzat ura 18 eta 22 gradu artean egotea da egokiena, eta Orozen arabera uraren tenperatura igoera izan daiteke ibilbide aldaketaren arrazoi nagusia. Azti hegaluzearen ibilbidearen aldaketa aztertzen ari dela azaldu du, baina emaitzak izateko datuen serie historiko luzeago bat behar dela. “XX. mende hasieran Norvegian ere arrantzatzen zuten hegaluzea, baina tenperaturak aldatzean migrazio bidea aldatu zuen hegaluzeak, eta harrezkero ez da Norvegiatik pasa”. Oraingoan ere arrainak ibilbidearen aldaketa egin dezakeela esan du Orozek, baina denbora gehiagorekin aztertu beharreko gaia dela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.