Azken polizia operazioa eta Grande Marlaskaren erabakiak abertzaleen, enpresaburuen eta, oro har, bake prozesuaren aurkako probokazioak direla uste du Josune Ariztondo EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak. Euskal gizartearen zati bat makurtarazi egin nahi dutela uste du. Hala esan du ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan.
"Esango nuke EAJn, eta, oro har, gizartean hau guztia ez dela ulertzen baldin eta ez bada klabe honetan: bake prozesuak aurrera egin ez dezan abertzaletasuna, euskal klase politikoa eta enpresaburuak makurtaraztea,eta hainbat gizarte eragileri eraso egitea —hor dago oraindik 18/98a—"., adierazi du.
Helburua bake prozesua oztopatzea dela nabarmendu du Ariztondok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu