Ohar labur baten bidez, Eusko Jaurlaritzak "ondoeza" azaldu du Espainiako Gobernuaren erabakiarekin. "Aurrez berri eman gabe hartu da", salatu du. Iragarri du helegitea jartzea aztertzen ari dela, eta "neurri ekonomikoak" ere har ditzakeela neurriari aurre egiteko.
Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ere neurriaren aurka jo du. "Harrigarria da erabakia". Berriro aztertzeko eskatu du. "Bereziki kaltegarria da partida hasi eta gero joko arauak aldatu izana". Nafarroako Gobernuak ez du argitu diru gehiago jarriko ote duen.