Helegitea. Espainiako Gobernuak iragarria du Auzitegi Konstituzionalean inpugnatuko duela Eusko Legebiltzarrak onartutako legea. Honek EAEko buletin ofizialean irtetean egingo du hori Gobernuak. Hiru hilabeteko epea izango du. PPk ere jakinarazi du parte sartuko duela.
Legea indarrik gabe. Auzitegi Konstituzionalak helegitea tramiterako onartzen duenean, legea behin-behinean bertan behera geldituko da.
Epaia. Sententzia emateko bost hilabeteko epea du Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegi Konstituzionalak epaia eman bitartean ezingo da, legez, galdeketarik egin. Oso litekeena da Auzitegiak epaia ematerako urriaren 25a pasatuta egotea.
2008ko urriaren 25a. Orduan egingo litzateke galdeketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontsulta ez da loteslea izango. Alderdi politikoen artean akordio politikoa lortzeko fasea abiatuko litzateke, "bazterketarik gabe".
2010. "Prozesuari amaiera emateko", 2010ean erreferenduma egitea nahi du Jaurlaritzak. “Indarkeriarik gabeko egoeran" egingo litzateke.
Hemendik aurrera zer?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu