Xabier Etxeberria euskal presoak salatu du espetxezain batek herio mehatxuak egin dizkiola. AAMk jakitera eman duenez, isolamendu ziegara zeramatenean egin zioten mehatxu. Eskuarekin tiro egiteko keinua egin zioten, eta "Egon zaitez geldi, hil egingo zaitut eta" esan. Etxeberriak espetxezaina salatuko du auzitegian.
Otsailaren 3an gertatu zen ustezko mehatxua. Eneko Aizpuru presoarekin zegoen ziegan Etxeberria, eta espetxezainek adierazi zioten ziegaz aldatuko zutela, eta Aizpururi beste delitu arruntengatiko preso bat jarriko ziotela ziegan. Aizpuruk uko egin, eta isolamendura igorri zuten. Harekin elkartasunez, Etxeberriak esan zien isolamendura eramateko bera ere.
Espetxezainek ezezkoa eman zioten hasieran, baina Etxeberriak berean jarraitzen zuela eta, eraman egin zuten hasieran. Bidean izan zen mehatxua. "Orain ni naz hilko zaituena, putaseme batzuk zarete, zuek ez duzue barrabilik baina nik bai zu hiltzeko..", esan zion espetxezain batek.
Etxeberria Soto del Real espetxean dago.
Herio mehatxuak salatu ditu Xabier Etxeberria presoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu