Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean antolatu dute Hernanin (Gipuzkoa), lehen aldiz, Memoriaren Eguneko ekitaldia. Hala jakinarazi dute gaur Luis Intxauspe Arozamena alkateak (EH Bildu) eta Andoni Amonarriz Gomez (EAJ), Ricardo Crespo Rubio (PSE-EE) eta David Girado Gago (Orain Hernani) zinegotziek.
“Herritar guztiei eskatu nahi diegu etorri eta parte hartzeko”, esan dute: “Memoriaren eta bizikidetzaren aldeko ekitaldia izango da”. Asteartean egingo dute ekitaldia, 19:00etan, Ave Maria parkean. Beteak beste, denen artean landutako testu bat irakurriko dute bertan.