Elur ekaitzaren ondorioak

Herri asko argindarrik gabe, eta zenbait ikastetxe eta lantegi itxita

2004ko martxoaren 1a
14:06
Entzun
Asteburuko eta bart gaueko elur ekaitz eta izotzaren ondorioz, herri asko argindar gabe daude. Iberdrolari ordenagailu sistema erori zaio, eta arazoak ditumatxurak konpontzeko. Bizkaian Gueñes, Sopuertan, Bilbo erdialdean, Larrabetzun, Bermeon, Morgan, Markinan, Zallan, Barakaldon, Balmasedan, Zeanurin, Artzentalesen, Galdamesen eta Zeberion argindarrik gabe daude. Arabako Lauidon eta Aiarako bailaran ere bai. Gipuzkoan, Olaberria, Antzuola, Bergra, Elgoibar, Soraluze eta Zarautzen ere argindarrik gabe daude.

Elurraren pisuaren ondorioz erori diren zuhaitzak eta argindar sistema batzuetan sartutako ura dago matxura gehienen atzean. Langileak goizeko aurreneko orduetatik lanean.

Ikastetze asko eskolarik gabe

Elurrak eta izotzak errepidean sortu dituen arazoen ondorioz, Araban 11 ikastetxe publiko daude itxita, eta Bizkaian 20, eta Nafarroan ere zenbait ikastetxe itxita daude.

Zeanurin biltegi bat erortzear dago. Mendillorriko eskolatikikasleek atera behar izan dituzte teilatua erortzeko beldurrez daudelako. EHU Arabako kanpuseko eskolak bertan behera gelditu dira eta Leioan ere gehienak halaxe daude.

Bestalde, Arabako Mercedes-Benz lantegiko arratsaldeko lan txanda bertan behera gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.