Herrialde Katalanetan lau ume hil dira kiroldegi bateko teilatua erortzean

2009ko urtarrilaren 24a
17:19
Entzun
Galizian, Espainiako erdi-iparraldean, Herrialde Katalanetan eta Frantzian ere nabaritu dute zikloia, eta Herrialde Katalanetan, kasu, gaur eguerdian Sant Boi de Llobregat herrian lau lagun hil egin dira eta beste hemezortzi zauritu haizearen ondorioz kiroldegiko teilatua erortzean. Bederatzi eta hamabi urte artekoak dira hildakoak. Beisbolen jokatzen ari ziren gazteak dira biktimak.

Herrialde Katalanetan gizonezko bat ere zendu da, zuhaitz bat gainera jausi ostean: La Palma de Cervellon (Bartzelona).

Alakanten beste gizon bat hil da, horma bat gainera erorita: Aigües de Busoten.ç

Galizian, Burelan (Lugo), guardia zibil bat hil da, zuhaitz bat erori zaionean. Coruñatik 70 miliara erreskatatu duten arrantzale bat ere hil egin da.

Frantzian bi lagun hil dira gaur: Landetan auto-gidari gizonezko bat -zuhaitz bat jausi da ibilgailu gainera-, eta eskualde berean, Saint Vincent de Tyrossen, 78 urteko gizonezkoa, burdin pusketa batek jo ondotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.